amp template

Hiri antolamenduaren plan orokorraren egoera

Errigoitiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketak hainbat fase igaroko ditu, orokortasunetatik abiatuta xehetasun txikiena definitu arte. Artean, ingurumen hizkuntza eta genero ikuspegiaren ebaluazioak pasa beharko ditu. 

PLANAREN IZAPIDETZE PROZESUA

Prozesu guztiaren ezagutza izateak fase bakoitzean egin daitezkeen ekarpenen jakitun egiten gaitu. 

2019ko urriaren 14ean

Planaren zirriborroa 

Etorkizuneko planaren lehenengo aukerak jasotzen dituen dokumentua da, zenbait administrazio-organoren balorazioa egiteko.
Dokumentuak ikusi

2019ko abendua

Informazio urbanistikoa

Ingurune fisikoaren, hiri eremuaren, ekipamendu, mugikortasun, soziologiaren eta abar luze baten inguruko informazio bilketa jasotzen duen dokumentua. Dokumetua ikusi

2020ko iraila

Diagnostiko bateratua

Udalerriko informazio orokorra eta urbanistikoa bildu ondoren, herritarrekin parte-hartze bilera bidez informazio subjetiboa txertatu eta, era horretan, elkarrekin osatutako diagnostiko bateratu bat lortzen da.
Dokumentua ikusi

2020ko urria

Plangintzaren aurrerapena

Plan orokorra osatzeko prozesuan, hainbat alternatiba aztertuko ditu dokumentu honek egokiena aukeratzeko.
202ko abenduaren 17an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta bi hilabetez egongo da jendaurrean iradokizunak egin ahal izateko.
Memoria ikusi
Hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarriaren antolamendu planoak
Lurzoru ez urbanizagarriaren planoak
Ikusi aurkezpen audiobisuala

Etorkizuneko izapidetzea

Helburu eta irizpideak

Behin alternatibak aztertu eta herritarren iradokizunak jaso ondoren, Udalak Plan orokorreko helburu eta irizpideak zein izango diren finkatu eta onartuko ditu.

Etorkizuneko izapidetzea

Haserako onarpena

Onarturiko helburu eta irizpideetatik abiatuta, dokumentu normatiboa idatziko da behar bezain beste zehaztuaz.

Etorkizuneko izapidetzea

Behin behineko onarpena

Dokumentuari eginiko alegazioak jaso, egin beharreko aldaketak egin eta behin behineko dokumentua osatuko da  lurralde antolamenduko organoek gainbegiratu eta oneritzia eman diezaioten.

Etorkizuneko izapidetzea

Behin betiko onarpena

Azken moldaketak egin eta Bizkaiako Foru Aldundiak behin betiko onarpena eman beharko dio indarrean sartu aurretik. 

Planak gainditu beharreko ebaluazioak

HAPOak bere ibilbidean zehar hainbat ebaluazio gainditu beharko ditu.

1

Ingurumen ebaluazioa

21/2013 Ingurumen ebaluazioaren legeak ezartzen duen izapidetzea gainditu beharko du planak. 

2

Genero eragina

4/2005 Berdintasun legeak ezarritako genero eraginaren ebaluazioa gainditu beharko du planak.

3

Hizkuntzan eragina

2/2016 Tokiko erakundeen Euskadiko legeko 7. artikuluak ezarritako moduan, eragin linguistikoaren ebaluazioa gainditu beharko du planak. 

Dokumentuak

Planaren zirriborroa

Ikusi

2019ko urriaren 14an Udalean aurkeztutako dokumentua.

Haserako dokumentu estrategikoa

Ikusi

2019ko urriaren 14an Udalean aurkeztutako dokumentua.

Informazio urbanistikoa

Ikusi

2019ko abendua aurkeztu zen udalean.

Parte-hartze programa

Ikusi

2019ko martxan udalak onartutako parte-hartze programa. 

Diagnostiko bateratua

Ikusi

2020ko irailean aurkeztu zen udalean.

Plangintzaren aurrerapena

Ikusi

2020ko abenduaren 17an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean
Ikusi aurkezpen audiobisuala

Errigoitiko udala

Uria auzoa 1
48309 Errigoiti
Tel: 946 254 190
www.errigoiti.net

RM arkitektura

Intxaurrondo 60
20015 Donostia
Tel: 943 297037

Ekolur

Astigarraga bidea 2
20180 Oiartzun
Tel: 943 26 12 08 
www.ekolur.com