make a site

Ingurumen ebaluazioa

Errigoitiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketak ingurumen legeak ezartzen duen ebaluzio zorrotza gainditu beharko du. Ebaluazio hau hainbat fasetan zatitzen da.

PLANAREN INGURUMEN EBALUAZIOA

Prozesu guztiaren ezagutza izateak fase bakoitzean egin daitezkeen ekarpenen jakitun egiten gaitu. 

2019ko urriaren 14ean

Ingurumen ebaluzioren hasiera

HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA

3 de junio de 2020

Planaren baldintza gainjarriak

Hasierako dokumentu estrategikoak Lurralde antolamenduko eta admnistrazioko hainbat sektoreko txostenak jasotzen ditu, baldintza gainjarriak zein diren argitzeko.
IRISMEN DOKUMENTUA

2020ko abenduaren 17an

Aurrerapen dokumentua

2020ko abenduaren 17an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta bi hilabetez egongo da jendaurrean.
Ikusi aurkezpen audiobisuala

Etorkizuneko izapidetzea

INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
-Hasierako onarpen fasea-

Udalak hasiera batean HAPO onesten du eta jendaurrera azaltzen du gutxienez 45 egun balioduneko epean eta hasiera batean onetsi duela jakinarazten die sektore eskumenak dituzten administrazio publikoei,
horren berri izan dezaten eta txostenerako.

Etorkizuneko izapidetzea

INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
-Behin behineko onarpen fasea-

Udalak behin-behinean onesteko  dokumentua sortzen du informazio publikoa kontuan hartuz, eta lngurumen Adierazpen Estrategikoa bidaltzeko eskatuko du.

Etorkizuneko izapidetzea

INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
-Behin betiko onarpen fasea-

Hala bada, Euskal Herriko Lurralde Antolamenduko Batzordearen eta Lurralde Batasuneko Zuzendaritza Orokorraren eskaeretara moldatu, eta onartuko da Bizkaiako Aldizkaria Ofizialean argitaratuz.

Errigoitiko Udala

Uria auzoa 1                     
48309 Errigoiti
Tel: 946 254 190
www.errigoiti.net

RM arkitektura

Intxaurrondo 60
20015 Donostia
Tel 943 297037

Ekolur

Astigarraga bidea 2
20180 Oiartzun
Tel: 943 26 12 08
www.ekolur.com