free html templates

Herritarren parte-hartzea

Errigoitiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketan herritarrek aukera ugari izango dituzte parte hartzeko. Prozesuaren aurkezpenetik hasi eta planaren izapidetzearen hainbat faseetan bileretan parte hartu, iradokizunak egin ala alegazioak egiteko aukera izango da.

PLANAREN PARTE-HARTZE PROZESUA

Prozesu guztiaren ezagutza izateak fase bakoitzean egin daitezkeen ekarpenen jakitun egiten gaitu. 

2019ko urtarrilaren 23an

Udal ordezkariekin bilera

Udalerriko lehen iritziak jaso ziren udal arduradunen ahotik eta hainbat gaien inguruan: parte-hartzea, sozioekonomia, hirigunea, ingurune fisikoa...


2019ko martxoaren 20an

Aurkezpena

Hiri Antolamendurako Plana Orokorra zer den eta nola garatuko den azaldu zen. Horrekin batera mahai ingurua antolatu zen Errigoiti bezalako nekazal eremuetan kontuan hartu beharreko irizpideen inguruan. Hurrengo hizlariak izan ziren:

- Dafne Mazo (Urremendi Landa Garapeneko Agentziaren teknikaria)
- Nerea Llantada (Bursturialdeko eskualdeko gizarte zerbitzuak)
- Unzalu Salterain (Bizkaiko EHNEko koordinatzailea)

Herritarren hasierako ekarpenak jaso ziren.

2019ko apirilaren 10ean

2.Parte-hartze saioa

Plan Orokorraren idazketa prozesura bideratutako parte hartze programaren bigarren saioa egin zen. 30 lagun inguru gerturatu ziren eta plano gainean lanketa desberdinak egin zituzten. Errigoitiko lurren ezaugarriak, iharduera ekonomikoak, zerbitzuakā€¦ deskribatu eta baloratu egin ziren. Udalerriaren idargune eta balio erantsiaz, ahulgune eta oztopoetaz hitz egin zen, etorkizunerako irizpideak ezartzeko asmoarekin.

2019ko urriaren 14ean

Planaren zirriborroa eta ingurumen ebaluzioren hasiera

Inguruko udalerri eta admnistrazio publikoetako arlo ezberdinek parte-hartuko dute beraien iritziak emanez.
Dokumentuak ikusi

2019ko abendua

HELBURU OROKORRETARAKO TAILERRA

Tailer honi hasiera emateko, diagnostiko partekatua helarazi zitzaien herritarrei, planaren helburu orokorrak zehazteko oinarri gisa erabil zezaten.
lan-prozesu horren ondorioz, herritarrek helburu horiek kategorizatu eta hierarkizatu egin zituzten. 

2020ko martxoa

LANDA LURREKO TAILERRA

Lurzoruak kategorizatzeko eta arautzeko lehen aurkezpen teknikoa egin ondoren, dinamika bat egin zen landa lurraren arazoen inguruan.

2020KO Abenduaren 17an

Aurrerakina eta iradokizunen epea

Aurrerakin dokumentua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2020ko abenduaren 17n eta bi hilabeteko epea egongo da edonork iradokizunak aurkezteko udalean.

Bitartean, aurrerapenaren aurkezpen publikoa egingo da eta horrekin batera planaren alternatibak landuko dira.
Ikusi aurkezpen audiobisuala

Etorkizuneko izapidetzea

Iradokizunen  erantzuna eta irizpide eta helburen dokumentua

Plan orokorraren talde idazleak iradokizunak erantzun eta "Helburu eta Irizpideak" jasoko dituen dokumentua onartuko da Udal batzarrean.

Etorkizuneko izapidetzea

Hasierako onarpena eta hirigintzako aholku batzordea

Dokumentuaren hasierako idazketa egin eta udal batzarrean onartuko da. Ondoren, hirigintzako aholku kontseilua deituko da, eta bertan parte hartzeko aukera egongo da.

Etorkizuneko izapidetzea

Alegazio epea

Haserako dokumentua BAOn argitaratu eta 45 eguneko epea egongo da nahi duenak alegazioak egiteko.

Etorkizuneko izapidetzea

Alegazioen erantzuna eta behin  behineko dokumentuaren onarpena

Alegazio guztiak jaso ondoren, udalak erantzun  eta dokumentuan egin beharreko aldaketak egingo ditu. Horrela, behin behineko onarpena emango zaioa.

Aldundiaren esku

Behin betiko onarpena

Behin behineko onarpena eman ondoren, lurralde antolaketako organo ezberdinek txostenak egingo dituzte eta aldaketak ezarri ditzakete. Udalak zuzenketak egin eta Aldundiak izango du plana onartzeko eskumena. 

Hurrengo parte-hartze saioak

Diagnostiko faseko parte hartze saioen egunak erabaki bezain azkar jakinaraziko dizkizuegu.

1

Epe motzean - alternatiba tailerra

Aurrerapen dokumentuaren aurkezpen publikoa eta alternatiben tailerra. 

2

Iradokizun epea

2020ko abenduaren 17an, BAOan, aurrerapen dokumentua argitaratu ondoren, iradokizunak egin ahal izateko 2 hilabeteko epea zabaldu da. 
Ikusi aurkezpen audiobisuala

3

Alegazio fasea

BAOan hasiera dokumentua argitaratu ondoren, alegazioakegin ahal izateko epea zabalduko da.

Parte Hartu

Errigoitiko Plan Orokorraren idazketa prozesuan ekarpenak egin nahi badituzu, hemen duzu aukera. 

Errigoitko Udala

Uria auzoa 1 
48309 Errigoiti
Tel: 946 254 190
www.errigoit.net

RM arkitektura

Intxaurrondo 60
20015 Donostia
Tel: 946 254 190

Ekolur

Astigarraga bidea 2
20180 Oiartzun
Tel: 943 26 12 08
www.ekolur.com