online site builder

ERRIGOITIKO

HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRA

Errigoitiren txanda heldu da, udalerriak bere etorkizunean ingurunearekin nola jokatu, zein antolamendu izan, nolako etxebizitzak eraiki, zein ekipamendu behar dituen eta abar luze bat erabakitzeko aukera berri bat du esku artean. Orrialde honetan guztion ulermenerako beharrezko informazioa aurkituko duzu. 

Mobirise

Zer da Hiri Antolamendurako Plan Orokorra?

Udalerriko ingurune fisikoaren eta  hiri ingurunearen erabilera arautzen dituen dokumentua da.  

Mobirise

Ingurune fisikoa Plan Orokorrak udalerriko mugen barruan aurkitzen diren lurzoru guztiak sailkatu eta izan ditzaketen erabilerak mugatzen ditu, beti ere, gainetik dituen lurralde antolaketako planek eta legeek arautzen dutenearen barruan.  

Hiri ingurunea Hiri barruko eremuen eta  bertako lurzoruaren erabilera,  bere eraldaketa, eraikuntza, kontserbazioa, birgaitzeak, ekipamenduak, espazio libreak eta zerbitzuetako azpiegitura sareak zehaztuko ditu. 

Mobirise

Zein fasetan aurkitzen gara?

Plan orokorraren idazketak  hainbat fase ditu, eta une honetan, Errigoitiko udalerria bidearen hasieran dago. Aurrera begira, planaren diseinuan, herritarren parte-hartzean eta ingurumen ebaluazioa pauso gehiago eman beharko dira.


Azken dokumentuak

  1. PLANAREN ZIRRIBORROA   2019ko urriaren 14an Plan Orokorra idazten ari den RM arkitektura taldeak, Aldundiak lehen kontsultak egin ditzan, alternatiba orokor ugari jasotzen dituen planaren lehen zirriborroa aurkeztu zuen.  Dokumentua ikusi
  2. INGURUMEN EBALUAZIOA   Plan arlo askotatik ebaluatuko den arren, ingurumen ebaluzioak izapidetze oso garatua du. Une honetan, lehen fasea burutu da eta Hasierako Dokumentu Estrategikoa aukeztu da udalean ingurumen organoak balioetsi dezan. Ingurumen ebaluazioa ikusi
  3. PLANAREN AURRERAPEN DOKUMENTUA 2020ko abenduaren 17an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari ofizialean eta bi hilabteko jendaurreko epea izango du iradokizunak egin ahal izateko.  Ikusi aurkezpen audiobisuala


Errigoitiko udala

Uria auzo 1
48309 Errigoiti
Tel: 946 254 190
www.errigoiti.net

RM arkitektura

Intxaurrondo 60
20015 Donostia
Tel: 943 297037

Ekolur

Astigarraga bidea 2
20180 Oiartzun
Tel: 943 26 12 08
www.ekolur.com